Abenduak 14: Buzoiak: Elgoibar – Kalamua – Akondia – Urko – Eibar (Azken bazkaria)

Bazkaria

Bazkaria, Eibarko Klub Deportiboaren tabernan izango da, hemen xehetasunak:

  • Menua: babarrunak, sakramentuak eta postrea.
  • Kafea, ogia eta edaria (kriantza ardoa, sagardoa, ardo-zuria eta ura)
  • Prezioa: 27 €
  • Izenematea irekita dago.

[0 km] Elgoibarko tren geltokian abiatuko gara eta GR-285 Mendibai Ibilbidearen marka zuri-gorriei jarraituz Kalamuarako bidea hartuko dugu.

[5 km] Asfaltoan zehar San Pedrorako bidea jarraituko dugu

[7,1 km] GRaren markak utzi eta PR-215aren marka zuri-horiak jarraituko ditugu

[8 km] Pista utzi eta eskumara egingo dugu, Kalamuako laurako azken malda igotzeko

[8,7 km] Kalamuako laua.

[9,3 km] Kalamua 771 m. Berriz ere Kalamuako laura itzuliko gara.

[10,2 km] Garagoiti, 701 m.

[10,7 km] Akondia, 749 m. Akondiako laura jaitsiko gara, eta handik klubak garbitu berri duen bidean zehar Akondiako San Pedrora jaitsiko gara.

[12,5 km] Ixua. Nahi duenak Urko behetik pasatu dezake “kateen bidetik”.

[13,5 km] Urko 792 m. Jaitsiera Elorreta baserrietan zehar egingo dugu Lindariraino.

[15,4 km] Amañako eskoletara doan jaitsiera hartu.

[17 km] Zeharkaldiaren amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak