2. Haurren Mendi Irteeraren kronika, argazkiak eta bideoak: Araotz – Orkatzategi – Araotz

Pasa den igandean, azaroak 17, ikasturteko 2. haurren mendi irteera burutu genuen: Araotz-Orkatzategi-Aitzulo-Araotz. 

Guztira bi autobus handi, 79 haur-partaide, hainbat gurasok lagunduta, 11 km-ren bueltako ibilbide zirkularra betetzeko. Arrikutzeko kobetako aparkalekutik abiatu ginen, Saratxoko ur kanalean barrena, Urrexola auzotik igaro, Orkatzategi (869 m.) tontorra zapaldu, Aitzulo magikotik pasa (sorpresa eta guzti!) eta Araotz auzoan barrena, eskalada bideetatik eta Jaturabe urtegitik pasatuz, autobusetara itzuli ginen.

Oraingoan ere, enegarrenez, eguraldia lagun izan genuen: lehenengo orduko behelainoa atzean utzi eta urdingune zabalarekin hasi genuen ibilaldia, eta goizak aurrera egin ahala, lainotzera egin bazuen ere, aterrik eutsi zion egunak eta tenperatura atsegina izan genuen ibiltzeko. Hurrengo irteera, ikasturteko hirugarrena, abenduaren 15ean: Flysch-a


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude