Pasa den igandean Tolosan ospatu zen Gipuzkoako XXXVI. Eskolarteko Finalistaren Egunean inoizko ikasturte hasiera arrakastatsuena bizi izan genuen: Hiru autobus bete Eibartik! Guztira 93 haur-partaide, hainbat gurasok lagunduta, 8 km-ko ibilbide zirkularra betetzeko. Garrantzitsua zen ikasturtea ondo hastea, batik bat, mendi irteeretan berriak ziren ikasleentzat, eta halaxe izan zen. Goiza euri-zaparraden mehatxupean hasi bagenuen ere, azkenean aterrik eutsi zion, eta bidean pilatutako lokatz eta ur putzuak alde batera utzita, ez genuen aparteko arazorik izan aurreikusitako ibilaldia burutzeko.Amaieran, partaideei opari eta diploma banaketa egin zitzaien Tolosako Alpino-Uzturre mendi elkarteko antolatzaileen eskutik.
Hurrengo irteera, ikasturteko bigarrena, azaroaren 17an: Araotz – Orkatzategi – Araotz.
Utzi erantzuna