Azaroak 9: Klasikoak: Larrunarri/Txindoki eta Ganboa

Gaurko proposamena, aurtengo egutegian izango dugu irteera luzeenetakoa da, baina baita ederrenetakoa ere. Aralarko mendizerra iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, Gipuzkoatik Nafarroara eta bertako kontraste guztiak ikusiz: larre berdeak, gailur harritsuak, eta baso ederrak. Eguraldi argia badago, hainbat gailu egiteko aukera izango dugu, behe lainoa badago, jarraitu mesedez mapa eta GPSko arrastoa, Aralarren galtzea oso erraza baita.

[0 km] Larraizko aparkalekuan hasiko dugu ibilbidea, Larrunarri/Txindokira doan ohiko bidea hartuz.

[1,5 km] Bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu antena batera doan bidean zehar.

[2,5 km] Antena baino zerbait lehenago, ezkerrean dagoen bidezidor bat hartuko dugu.

[4,1 km] Muitze. Erreka gurutzatu.

[4,6 km] Erreka gurutzatu berriz ere eta leporako igoera hasi.

[5,3 km] Larrunarri/Txindokiko lepoa. Nahi duenak gailurra egin dezake hemendik.

[5,8 km] Larrunarri/Txindoki 1342.m. Gipuzkoako klasikoetako bat.

[6,5 km] Bidea utzi eta zuzen jarraitu. Aurrean dugun mendia Auntzizegi (1249 m.) da eta ezkerretik inguratuko dugu. Nahi duenak igo egin dezake eta beste aldera jarraitu.

[7,9 km] Eskumara. Gure eskumako mendilerroan Arrubigaina (1325 m.) gailurra ikusiko dugu eta gure aurrean Ganbotxiki (1377 m.). Nahi duenak biak igo ditzake.

[9,2 km] Zealar (1401 m,) gaindituta, Ganboan izango gara (1413 m.). Hauxe da Aralarren Gipuzkoako zatiko gailurrik altuena, eta agian oso ezaguna izan ez arren, klasikoetako bat. Gailurretik eskumara jaitsiko gara, hasieran bidezidorrari jarraituz eta ondoren bide garbi gabe, Larraiztik Alotzako zelaietan zehar datorren PRarekin bat egin arte.

[13,4 km] Igaratza. Iturria, atsedenlekua, aterpea eta ermita. Abuztuko bigarren igandean, Aralarko San Migel goiangeruaren irudiak Nafarroa utzi eta Gipuzkoara bisita egiten du toki honetan.

[14,6 km] GRaren markak utzi eta zuzen jarraituko dugu.

[14,9 km] Hemen basoan sartuko gara. Hemendik aurrera adi arrastoari, bidezidorrari eta aurkituko dutugun harri pilei.

[15,3 km] Basoan goazela eskumara egin beharko dugu. Adi harri-pilei.

[18,5 km] GRaren markekin egingo dugu bat, ez jarraitu markei.

[21 km] Mendi-bidea amaitzen da hemen eta pista batekin bat egingo dugu. Hemendik Arbizuraino pistan zehar joango gara.

[24 km] Arbizu. Zeharkaldiaren amaiera.

Ibilbide ofiziala

Ibilbide alternatiboa


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude