Urriak 26: Egileor – Indiagana – Birgaragoien

Aguraingo auzotarra den Aitor Gorosperen esku errimeek basoaren mitologiazko irudi eta izaki edozenbat modelatu dituzte; hain zuzen, Egileor herria Alanguako mendatearekin lotzen den bidezidorrean ikusgai ditugunak.

Egileorretik abiatuko gara GR25ean zehar Ulibarrirantz eta 900en bat metro ibili ondoren ezkerrerantz joko dugu zementu zuriko lauza baten gainean. Bidexkari jarraituko diogu ordekan goazela errekasto batera iristen garelarik nondik igoera hasten den eta baso majikoa agertuko zaigun: hor ditugu gure gozamenerako, Lamina, sorgina eta bere harpea, Tartalo, Haitz etxea, baso etxea, herensugea, goroldio etxea eta beste edozenbat.

Mendisokara helduko gara Alanguako atakatik; eskuinerantz egingo dugu bira Iturrietako mendikatearen sokan jarraituko dugula, ibilbidean zehar, ia denbora guztian, gure eskuinean, Larreder-Atari-Peña Redonda-Peña del Cura-Santa Elena-Basasakan-Larrintxo-Zorrikobaso-Marabileta eta errepikagailua ditugula -Puerto Blanco- Marabileta HM-Indigana. Luzkandoko atakara eta Basasakango gainera heltzean, arantzazko-itxitura bat aurkituko dugu zeinak, itxura denez, hegoalderantz ikusten dugun errepikagailurantz pasabidea eragozten digun, baina, hura gainditzeko atea, eta, Basasakanera iristeko, basotxoaren barruan dago.

Orduan, hesia gure ezkerretik jaraituko dugu eta, emeki-emeki, urrutiratuz goaz Iturrietako mendikateko ebakiduratik, Larrintxo gainaren ondoren dagoen pasabideraino. (Ereintzak uzten badu, alanbre-hesia beti gure eskuinean datzala jaitsi gaitezke, Larrintxogaina gaintzen dugula). Alanbre-hesia gure eskuinean dugula goaz eta Zorrikobaso gaina gainduz, pagadian barrena Marabiletako errepikagailura igotzen den pista aurkituko dugu. Artez segituko dugu Gereñuko mendatea eta gero Ulibarrikoa gurutzatzen ditugula, Indiaganara igoko garelarik (1096 m). Alanbre-hesia gurutzatuko dugu HHE norabidea daramagula, beherantz ekiten diogula gure ezker aldean Arbozu uzten dugula, ez dugu bertara igoko; aurrerago pago oso garaiak ikusiko ditugu; pagadian zehar bidezidorrari atxikirik goazela, erromara bat zeharkatu eta zutoin indikatzaile batera iritsiko gara.

Pistan behera abiatuko gara eta Berron ibaiaren errekadar bat gurutzatuko dugu; bideari segituz beste erromara bat gurutzatuko dugu ezkerrerantz egiten dugularik bira Virgala herriko plazara helduko garelarik. 200 metrora, dagoeneko errepidean, gasolindegia eta jatetxea izango ditugu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak