Datorren urriaren 24an, 2025eko egutegia prestatzeko bilera irekia antolatu dugu. Datorren urteko egutegian sartzeko irteera proposamenak dituzten guztiak bilerara gonbidatuta zaudete. Irteerara etorri ezin baduzu eta proposamenen bat baduzu, bidali guri posta elektronikoz ohiko helbidera edo etorri klubera eta esaiguzu.
Egutegia antolatzen hasteko, datorren urterako irteerak zein egunetan egin proposatu dugu jada eta irteera jakin batzuen egunak ere ezarrita ditugu. Hemen duzue egutegi hori.
Bilera 19:00tan izango da Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.
Utzi erantzuna