- Irteera: Lizarrusti
- Helmuga: Ataun
- Irteera ordua:
- Ego Gain: 8:00
- Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 14 km
- Goraka metatutako desnibela: 575 m
- Beheraka metatutako desnibela: 980 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide alternatiboa GPX formatuan
Oraingo proposamena Aralar mendikatearen mendebaldeeneko alderdia bisitatzea izango da, bertan baititugu ikuspegi eta baso ugari non aise gozatuko dugun, hots, Lareoko urtegia, haitzulo bat eta Ataungo Domoa deitu ohi den irudia: hau da, kupula itxura duen egitura batez osatua dago, zeinetan lerrokatzen baitira zenbait erpin (Intzartzuko Haitzak, Artzate Haitzak eta Leitzadi-Sarastarri),guztiek Aralegiko zirkua edo Ataungo Domoa osatzen dutelarik.
Lizarrustiko mendatetik abiatuz, Lareoko urtegira garamatzan bidea hautatuko dugu GR-283/GR-35/GR-20ak jarraituz. Urtegiaren atzeko aldetik goaz pista utzi eta gorantz dagigu pago eta hagin artean, zinez baso dotorea. Adi egon beharko dugu Sarastarriko haitzulora doan desbideraketa zainduz. Sarastarrik neurri handiko zenbait areto dauzka, barne aintzira txiki bat bertan (Bisita ezinbestekoa). Ardura bakarra linterna on bat eramatea eta arreta izatea labankadengatik.
Haitzulotik irten eta desbideraketara itzuliz, gorantz goaz mendisoka iristera non Sarastarri-Agaotz gailurrak agertuko zaizkigun aurrenik eta, aurrerago, Leitzadi-Aitzeta-Malkorra. Garaiera xumea duten arren, panorama zabala eskaintzen dute beste hainbat kokapenez gozatzeko. Euskal Herriko mendi esanguratsuenetako batzuk erraz dira ezagutzen. Bertan ditugu Anboto, Aratz, Aizkorri, Beriain-San Donato…
Sarastarrira iritsi aurretik haitzertzaren begi bat bisita dezakegu tontorra baino piskat lehenago desbideratuz. Sarastarriko gailurra oso estua da amildegira beherakada handia duelarik (kontuz lurra bustia badago). Agaotzek ostera, ikuspegi ederrak dauzka estugunerik gabe. Buzoia duen hurrengo gailurra Leitzadi da, ikuspegia apur bat oztopatzen duen zuhaiztia du. Beherantz mendisokari segituz, garrantzia gutxiagoko beste tontor batzuk igaroko ditugu, muino batera heltzen garelarik handik harantzago Asundegik egiten duen bizkarra baino ez delarik geratzen (interes gutxikoa). Muinora itzultzen garelarik azken jaistaldiari ekingo diogu hegoaldeko maldatik GR 12a erdiesten dugularik zeinak Ataungo San Gregorio auzora eramango gaituen.
Utzi erantzuna