Azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako hiru eguneko irteera antolatu dugu Liebanako mendietara Morkako Mendizale Elkartearekin batera. Hauexek dira han egingo ditugun ibilaldiak:
- Allende – Pico Agero – Allende
- Salarzón – Peña Ventosa – Lebeña
- Baro – Pico Jano – Potes
- Irteera: azaroaren 1ean goizaldean.
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, ostatuko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta azareoaren 1ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
- Autobusa etapa bakoitzaren amaieran gure eskura egongo da, beraz ibilbidea eguneko motxilarekin egin daiteke.
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea eta adin-nagusikoa izatea.
- Prezioak:
- Bazkide federatua: 240 €
- Ez-bazkide federatua: 265 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
- Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.
Izenematea urriaren 10ean 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera.
Allende – Pico Agero – Allende

Salarzón – Peña Ventosa – Lebeña

Baro – Pico Jano – Potes

Utzi erantzuna