Urriak 5-6-7: Jardunaldi Mikologikoak

Beste urte batez hemen ditugu Jardunaldi Mikologikoak, aurtengoa 24. edizioa izango da. Aurten hauxe da prestatu dugun programa:

  • Larunbata 5: eskoletako haurrekin Eibar inguruan perretxikoak batzeko irteera. Goizeko 11:00etatik aurrera, Errebaleko A eta B geletan sailkatzeko perretxikoak batuko ditugu. Edonork du perretxikoak ekartzeko aukera. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek perretxikoen sailkepan eta identifikazioa egingo dute
  • Igandea 6: Errebaleko plazan 10:30tatik 15:00tara, perretxikoen erakusketa eta dastaketa
  • Astelehena 7: 19:00tan Eibarko Klub Deportiboan “Jateko onak diren perretxikoak eta beren antzeko pozoitsuak” hitzaldia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Pedro Arrillagaren eskutik.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak