Irailak 21-22: Larrondoa eta Hiru Erregeen Mahaia

Irailaren 21 eta 22ko astebururako bi eguneko irteera antolatu dugu Izaba ingurura. Hauexek dira han egingo ditugun ibilaldiak:

  • Irteera: irailaren 21ean goizaldean.
  • Lo egiteko tokia: Belaguako aterpea
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 21ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Autobusa lehenengo etaparen amaieran gure eskura egongo da, beraz ibilbidea eguneko motxilarekin egin daiteke.
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea eta adin-nagusikoa izatea.
  • Prezioak:
    • Bazkide federatua: 145 €
    • Ez-bazkide federatua: 165 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.

Izenematea irailaren 5ean 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude