Uztailaren 25etik 28rako zubirako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera eta bertan Carros de Foc ibilbide ezagunaren hegoaldeko zatia egingo dugu. Hauexek izango dira ibilbideak.
- Uztailak 25: Parking de Ponth deth Ressèc (Arties) – Ventosa i Calvell aterpea (Tuc des Monges, 2692 m. igotzeko aukerarekin)
- Ibilbide orria deskargatu
- Arrasto ofiziala deskargatu: 9,2 km, +1215 m, -400 m, 6 ordu
- Arrasto alternatiboa deskargatu: 10,5 km, +1300, -490 m, 6:30 ordu
- Uztailak 26: Ventosa i Calvell aterpea – Estany Llong aterpea (Gran Tuc de Colomers, 2933 m. igotzeko aukerarekin)
- Ibilbide orria deskargatu
- Arrasto ofiziala deskargatu
- Ibilbidea gailurra igo gabe: 9 km, +700 m., -910 m. 6:00 ordu
- Ibilbide alternatiboa (gailurra igota): 12 km, + 1050 m, -1160 m, 7:30
- Uztailak 27: Estany Llong aterpea – Josep Maria Blanc aterpea (Tuc de Saburó, 2905 m, igotzeko aukerarekin)
- Ibilbide orria deskargatu
- Arrasto ofiziala deskargatu: 17,3 km, +1000 m, – 600 m, 9:00 ordu
- Arrasto alternatiboa deskargatu: 18,6 km, +1200 m, -1000 m, 10:00 ordu
- Uztailak 28: Josep Maria Blanc aterpea – Espot (Pic de Peguera, 2983 m. igotzeko aukerarekin)
- Ibilbide orria deskargatu
- Arrasto ofiziala deskargatu: 16,5 km, +450 m, -1400 m, 7 ordu
- Arrasto alternatiboa deskargatu, 17,7 km + 700 m, – 1660, 7:40 ordu
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: uztailaren 25ean goizaldean.
- Lo egiteko tokiak: Ventosa i Calvell, Estany Llong eta Josep Maria Blanc aterpeak
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 25ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia (Les edo Viella inguruan izango da).
- Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (3 gau eta 4 egun igarotzeko gauzak).
- Gailurrak bide berdinetik igo eta jaitsi behar dira, beraz ez da derrigorrezkoa igotzea
- Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
- Prezioak:
- Bazkide federatua: 272 €
- Ez-bazkide federatua: 307 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
- Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.
Izenematea uztailaren 2an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.
Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude-eta! Gainera, aurreko irteeretan ez bezala, ezingo dugu plaza kopurua handitu aterpeak beteta baitaude.
Utzi erantzuna