Uztailak 6: Bagargiak – Artanolatza – Okabe – Iratiko Etxola

Bagargietako lepoan (1328 m.) abiatuko dugu ibilaldia, GR-10aren markei jaramon eginez Iratzabaletako lepora iristeko (1251). Markek Eskaleta (1472 m.) gailurreraino eramango gaituzte.

Handik Lepo Ttipira (1426 m.) jaitsiko gara, Artanolatzara bidean (1531 m.), gaurko bidean zapalduko dugun gailurrik altuena.

Beheranzko bideari ekingo diogu berriz, oraingoan Burkidoiko lepora, bertan Zuberoa eta Nafarroa Behereko lurrek egiten dute bat. Gorako bideari ekingo diogu berriz, Sardeka gailurrera iristeko.

Beherantz egingo dugu berriz, lepo belartsu batera iristeko eta handik Ataramatze eta Mendibel gailurrak egiteko. Azken honetatik behera, Burdinkurutzetako lepora iritsiko gara.

Puntu honetan, Okaberaino jarraitu nahi ez duenak, Burdinkurutzetako erreka ondotik doan bideari jarraituz Cize Txaletera heldu daiteke eta handik bidearekin jarraitu.

Aurrera garraituz, Saroberri gailurrerako aldapa gogorrari ekingo diogu, ondoren Beyra aurreko lepora jaisteko, bertatik errepideraino jaitsiko gara.

Errepidea gurutzatuta, Okabeko kromletxetarako bideari ekingo diogu han GR-10aren markekin egingo dugu topo eta haiei jarraitu besterik ez dugu egin beharko Okabera, Nafarroa Behereko gailurrera, iristeko. Gailurretik, GR-10aren marka zuri-gorriei jarraitu besterik ez dugu egin beharko, Cize Txaletera iristeko.

Ibilbide ofiziala

Ibilbide alternatiboa


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude