Baietz 312 mendi! proiektua aurrera doa eta jada 124 dira guztion artean igo ditugun mendiak. Igoetakoen artean daude Auñamendi, Anboto, Gorbeia edo Kalamua adibidez. Eta baita ezezagunagoak izan daitezkeen Ermua, Untzueko Haitza edo Atxabal ere. Igoera guztiak eta bertako argazkiak webgunean ikusi ditzakezu.
Bi proposamen berezi ere jaso ditugu: batetik Atlas mendilerroko Tubkal gailurra igo zuen talde batek eta udan beste batek Dent Du Géant igoko du.
Igoeretan denetariko jendeak hartu du parte: mendiak bakarrik igo dituztenak, familiak, lagunak, nagusi zein gazteak. Proiektua guztioi irekita dago!
Uda gainean dugu eta gailur altuenetan oraindik elurra dagoen arren guztion eskura daude Pirinioetako edo Europako Mendietako hainbat gailur.
Animatu zaiteze zerrenda aztertu eta zuen gustukoena igotzera!
Etorri gurekin mendeurreneko bidai polit honetan.
Utzi erantzuna