2024 urtean Eibarko Udalarekin hitzarmen bat sinatu du klubak eta bertan Eibar inguruko mendietako bideak garbitzeko konpromisoa hartu du klubak. Hitzarmen honekin urtero bideak garbitzeko ardura hartuku klubak.
Hori horrela azken aste hauetan gure inguruetako hainbat bide garbitu ditugu, hala nola, Urkorako igoera, Urkoko “barrankoko” pasabidea, Illordo, Topinburu eta Galdaramiñorako igoerak eta abar.
Garbitu diren bideen artean, aspaldi itxita zeuden bi nabarmendu nahi ditugu: Pagola Txabolatik Akondiako leporakoa (burdibidea izandakoa) eta Altamiratik Galdaramiñora (Unbe izeneko mugarrira) doana.
Jarraian garbitutako bideen mapa bat eta egindako lanaren argazki batzuk dituzue.
Utzi erantzuna