Ekainak 15-16: Garmo Negro eta Peña Roya

Ekainaren 15 eta 16ko astebururako Pirinioetarako irteera antolatu dugu, bertan aurreko urteetan eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan ditugun bi irteera egingo ditugu:

  • Lehenengoan Garmo Negro (3065 m.) igoko dugu Panticosako Bainuetxetik.
  • Bigarrenean Peña Roya (2578 m.) eta Peña Blanca (2555 m.) igoko ditugu Panticosatik hasi eta Santa Elenan amaituz.

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: Ekainaren 15ean goizaldean.
  • Lo egiteko tokia: Casa de Piedra aterpetxea (Panticosako bainuetxearen ondoan)
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta igande goizeko gosaria. Norbere kontu izango dira larunbateko gosari eta bazkaria eta igandeko bazkaria.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
  • Prezioak:
    • Bazkide federatua: 133 €
    • Ez-bazkide federatua: 155 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.

Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude eta!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude