Ikasturteko 8. mendi irteeran Bergarako Elosua auzotik abiatu ginen, 8.5 kilometroko ibilbidean zehar Meaka eta Irimo tontorrak gainditu eta Zumarragako Santa Barbara auzoan amaitzeko. Beste behin, autobusa beteta, 34 haurrez eta hainbat guraso-laguntzailez osatuta.
Oraingoan, behelaino itxiak ez zigun aukerarik eman paisaiaz gozatzeko, baina ere berean, berde-berde zegoen basoari xarma misteriotsu bezain magikoa eman zion. Hurrengo irteera ekainaren 2an izango da eta ikasturteko azkena izango da: Eibar-Kalamua-Arrate.
Ikasturtean zehar 5 mendi-irteera edo gehiago burutu dituzten haurrek domina jasoko dute Arraten ospatuko den Finalista Egunean.
Utzi erantzuna