Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrenaren barruko “100 urte, 100 mendi” ekintzaren barruan, Urkorako igoera antolatu dugu. Irteera hau doakoa da eta guztioi irekita dago.
- Irteera: Eibar
- Helmuga: Eibar
- Irteera ordua:
- Klubaren aurrean (Toribio Etxebarria, 16): 8:00
- Urkizuko iturria: 8:10
- Ibilbidea
- Distantzia: 14 km
- Goraka metatutako desnibela: 1135 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1135 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan Oharra: 2024-04-25: Tracka eguneratu egin dugu Mundio gainetik ezin delako pasatu.
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Urkizuko iturrian hasiko dugu ibilaldia, Asua Erreka kalean gora GR-121aren marka zuri-gorriei jarraituz.
[2,8 km] Santakurutz
[3,8 km] Usartza. GRa utzi eta Ixuarantz joango gara errepidez
[4,5 km] Ixua. Urkorako ohiko bidea hartu beharrean, eskuman irteten den bidezidorra erabiliz Aginaga auzorantz joango gara
[7,8 km] Arando baserriak
[8,5 km] Mendilerroarekin bat egin eta ezkerrera egingo dugu
[9,0 km] Ez gara Mundio gainetik pasatuko, sasia dela eta ezin delako pasatu.
[10,5 km] Urko 792 m. Elorretarantz jaitsiko gara
[12,5 km] Pista utzi eta mendi bidea hartuko dugu. Berehala hesi baten ondoan hau gurutzatu eta Amañarako azken jaitsiera hasiko dugu
[14 km] Amaña auzoa. Zeharkaldiaren amaiera.

Utzi erantzuna