Ikasturte honetan, bigarrenez, Gipuzkoako kostaldera bueltatu ginen. Oraingoan, Donostiako Gros auzotik aldapan gora abiatu, Ulia mendiaren laberinto bideetan barneratu, La Plata itsasargi dotearen azpitik pasatu eta ibilaldia Pasaiako portu sarreran amaitzeko. Guztira bi autobus bete, 49 haurrez osatuta eta hainbat gurasok lagunduta, 9 km-ren bueltako ibilbidea burutzeko.
Azken txangoetan zorte handia izaten ari gara eguraldiarekin, eta beste behin, eguzki izpiak lagun izan genituen itsasoaren bista paregabeez gozatzeko. Hurrengo irteera, ikasturteko seigarrena, berezia izango da, estreinakoz Ibilaldi Neurtua (Marcha Regulada) egingo baitugu Arrasaten, martxoaren 3an.
Utzi erantzuna