- Irteera: Zarate
- Helmuga: Zeanuri
- Irteera ordua:
- Ego Gain: 7:30
- Urkizu / Bidebarrieta 66: 7:35
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 22 km
- Goraka metatutako desnibela: 935 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1505 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (gailurrik igo gabe)
- Distantzia: 20 km
- Goraka metatutako desnibela: 745 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 1315 m.
- Deskargatu ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (Itxinatik zehar)
- Distantzia: 25 km
- Goraka metatutako desnibela: 1075 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 1630 m.
- Deskargatu ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- OHARRA: ibilbide alternatibo honen helburu bakarra Itxinako sarrera/irteera puntua den Axulaurren begian dagoen klubaren plakatik pasatzea da. Eguraldi txarra badago ibilbide hau ez egitea gomendatzen dugu. Ibilbide hau hautatzen duenak bere luzera kontuan hartu beharko du autobusera garaiz iristeko. Ibilbide hau egiteko behar-beharrezko da GPSa eta tracka eramatea.
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Zarate. Herriaren goiko aldean hasiko dugu ibilbidea, herriko labaderoaren ondoan. Beti iparralderako norabidea hartuko dugu.
[7 km] Pagazuri (1306 m.). Eguneko lehenengo gailurra. Gorbeia begibistan izango dugu.
[8,8 km] Gorbeia (1482 m.). Araba eta Bizkaiko mugan. Klasikoetan klasikoena. Iparralderantz jaitsiko gara, Aldaminerantz.
[9,6 km] Aldamin (1376 m.). Klubeko buzoia dago bertan. Klubeko “Aldamin taldeak” jarritako buzoia. Bertan “JOSE LASKURAIN 1897 – 1977. SANTI ZEZEAGA 1907 – 1974. PATXI ABANZABALEGI 1909 – 1930. BENITO LORIZATE 1918 – 1966. JOSE ALZERREKA 1913 – 1960″ izendapena irakurri daiteke. Etorritako bidetik lepora jaitsiko gara eta ondoren Arrabara doan betiko bidetik egingo dugu behera.
[11 km] Betiko bidea utzi eta ezkerrera egingo dugu, gure helburua Gorbeiako aterpearen gainean dagoen mendizerratxoan dagoen gailurra egitea da. Nahi duena, gailur hau ekidin dezake, eta ohiko bidetik Arrabako zelaietara joan.
[12 km] Gatzarrieta (1181 m.). “En memoria del montañero eibarrés José Arizmendi “Potxitxa” q.e.p.d” dio bertako buzoiak. Mendizerraren beste aldera jaitsiko gara, Arrabako zelaietara. Nahi duenak Gorbeiako aterpean zerbait hartzeko aukera izango du. Handik, Pagomakurrera jaisten den bidetik egingo dugu behera.
[15 km] Pista utzi eta eskumara doan bidezidorra hartuko dugu azken jaitsierari ekiteko. Hainbat pista gurutzatuko ditugu baina gu beti norabide berean jaitsiko gara.
[16 km] Bide malkartsuan behera egingo dugu, bidearen bukaeran hesi bat gurutzatuko dugu. Hemendik aurrera bidea oso pikoa izan daiteke toki batzuetan. Ezker-eskuin sigi-sagan jaisteko aukera eta bideak ere badaude.
[18 km] San Justo ermita. Errepidea utzi eta eskumara irteten den bidezidor baten zehar egingo dugu behera. PR zahar baten markak aurkitu ditzakegu bidean zehar.
[21 km] Zeanuri. Zeharkaldiaren amaiera
OHARRA: ibilbidearen luzerak ez digu utzi Klubaren beste oroigarri bat bisitatzen: Pagomakurretik gora joanda, Itxinako sarbidea egiten duen Axulauren begian, klubak jarritako beste plaka bat dago. Hau bisitatzeko, ibilbideari beste 3 edo 4 kilometro gehitu behar zaizkio.
Utzi erantzuna