Prest dugu Mendi Jardunaldietako aurtengo egutegia. Hauxe da prestatu dugun egitaraua:
- Otsailak 29 osteguna, 19:00tan Coliseoan: “Manaslu, eibartar bat 8000 metrotan“. Fernando Errekalde eta Mikel Lizarralderen proiekzioa. Doan.
- Martxoak 2 larunbata, 10:00-13:30: Mentxu Amunategirekin “Ibilbide botanikoa Eibarren” saio praktikoa. Doan.
- Martxoak 6 asteazkena, 19:00tan Portaleko Areto Nagusian, Sebastian Álvaro, “Exploradores: al filo de lo imposible” konferentzia. Doan.
- Martxoak 12, asteartea, 18:30tan Coliseoan: Mendi Tour: Crying Glacier, Udalatx, ura eta atxa eta Everest Invaders filmen emanaldia. Sarrera: 5 €.
- Martxoak 13 asteazkena, 18:30tan Coliseoan: Mendi Tour: Zerbait aldatu da, La Ligne de l’Ange eta Captains on El Cap filmen emanaldia. Sarrera: 5 €
- Martxoak 17 igandea, 8:30tan, Negutrail topaketa Kalamua Korrikalari Taldearen eskutik Silvia Triguerosekin. Doan.
Coliseoko emanaldietarako txartelak aurrez hartu behar dira, honako data hauetan:
- Fernando Errekalderen proiekziorako, txartela doan da baina gonbidapena hartu behar da Coliseoko txarteldegian otsailaren 19tik aurrera.
- Mendi Toureko filmen emanaldietarako, egun bakoitzeko saioak 5 € balio du eta txartelak martxoaren 4tik aurrera har daitezko Coliseoko txarteldegian.
Utzi erantzuna