Otsailak 17: Bazkaria sagardotegian eta buzoiak: Ataun – Arastortz (827 m.) – Zaldibia

[0 km] Ataun. San Martin eliza ondoan hasiko gara oinez errepide ondotik, semaforo baten ondoan dagon iturri baten ondoan GR-20aren marka zuri-gorriei eskumara jarraituz, Troskaeta dioen kartel baten ondoan.

[1 km] Ibilbide seinalea. GRaren markak utzi eta PR-GI-2002aren marka zuri eta horiak hartuko ditugu Itsustirako norantzarekin.

[1,8 km] Erreka gurutzatuz, pista utzi eta mendi-bidean gora egingo dugu. Gure eskuman dugun mendi-zerrako azken gailurreraino igo behar gara.

[4 km] Hartu erreferentzia gisa puntu hau, gailurretik bueltan honaino jaitsi behar gara.

[5 km] Pagaditik irten eta hegoalderantz bidezidor bat hartuko dugu tontorrera nahiko zuzen igotzeko.

[5,5 km] Arastortz. 827 m. Hemengo buzoia Roberto Larreategi eta Amaia Arana klubeko bazkideek eskaini zuten 1978an. Etorritako bidetik itzuliko gara.

[7 km] Eskumara egiten duen bidezidorra hartu.

[7,9 km] Pistarekin eta PR-Gi-2002aren bat egin. Ezkerrera egingo dugu bide zabalean zehar.

[8,5 km] Pista utzi eta eskumara egingo dugu bidezidor baten zehar atexka batekin topo egin arte. Atexka gurutzatu eta bidea jarraituko dugu.

[10 km] GR-20 eta PR-GI-2003aren markekin egingo dugu topo. Eskumara egingo dugu.

[11 km] Lazkaoetxe jatetxea eta hotela. SL-GI-2008 ibilbidea hartuz, Amundarain errekaren ezkerraldetik Zaldibiarainoko bideari ekingo diogu.

[14 km] Zaldibia. Zeharkaldiaren amaiera


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude