Otsailak 3: Klasikoak: Aurtitz – Mendaur – Igantzi

[0 km] Aurtitz. Herriaren kanpoaldean, Zubietara doan errepide ondoan hasiko dugu ibilaldia E.GR11-GR-12aren marka zuri gorriei jarraituz

[3,5 km] Arritzulegiko urtegia. Mendaurrerako igoerari ekingo diogu

[4,5 km] Bustitzako lepoa. Eskuman Mendaur izango dugu, nahi duena bertara igo daiteke. Ondoren lepo honetara itzuli behar da.

[5,5 km] Mendaur 1130 m.

[6,7 km] Bustitzako lepoa, seinaleen postea izango dugu bertan. Ezkerrera egingo dugu Arantzarantz. Nahi duenak Mendieder (1071 m.) gailurra egin dezake eta mendilerroari jarraitu bidearekin bat egiteko.

[9,3 km] Bidegurutzea. Ezkerrera egin.

[12 km] Arantza. Marka zuri gorriei jarraitu.

[15 km] San Juan Xar. Haitzean egindako ermita. Bidearen beheko aldean, azaleko gaixotasunak sendatzen omen dituen iturria dago. Eskailerak jaitsi behar dira bertara iristeko. Inguru honetan hemen bakarrik hazten den zuhaitz mota bat dago: Pagolizarra edo Xarma izenekoa, horregatik babes bereziko eremu gisa identifikatuta dago.

[17 km] Igantzi. Zeharkaldiaren amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude