Atxorrotzerako irteeraren kronika eta argazkiak

Urtarrilaren 21ean, neguko egunsenti hotz bezain naturalarekin abiatu ginen Leintz Gatzagako Dorleta santutegitik. Guztira bi autobus bete, 52 haurrez osatuta eta hainbat gurasok lagunduta. 

Hasierako aldatzekin berehala sartu ginen berotan, atzean utziz izoztutako hainbat putzu eta belardi. Goiz erdian Aitzorrotz (736 m) tontorra zapaldu genuen. Bista pareagabeak aurrez aurre, eguzki izpien goxotasuna aprobetxatu genuen hamaiketakoa bertan egiteko.

Geldian hainbat haur inguruan zegoen koba batean barneratu ziren, grin bizia erakutsiz abenturarako. Handik Eskoriatza herrira jaitsi ginen, eta bidegorrian zehar ibilbidea zertxobait luzatuz,Torrebasoko jolas-parkean amaitu genuen ikasturteko 4. txangoa.

Egutegiko hurrengo irteera izango da otsailaren 18an: Donostia – La Plata itsasargia – Pasaia 


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude