Urtarrilak 27: Buzoiak: Zerain – Arripillata – Zegama

[0 km] Zerain. Mutiloara doan errepidea hasten den biribilgunean hasiko gara oinez, PR-GI-3008ren marka zuri-horiei jarraituz. Bide honek Zeraingo meategietan zehar eramango gaitu Arripillata gailurreraino.

[2,3 km] Bidegurutzea. Adi hemen, PRaren marka ugari ikusiko dugu eta. Guk mendebaldera egin behar dugu.

[7.6 km] Arripillata (864 m.) Klubeko Jesus Kruzelaegik 1976ko ekainaren 5ean jarri zuen bertako buzoia. 2006ko maiatzean Brinkolako mendiko taldekoek berritu zuten. Hemendik aurrera markak alde batera utziko ditugu eta mendilerro jarraituko dugu.

[8,6 km] Arranoaitz (875 m.)

[9,3 km] Elortxiki (865 m.)

[10,8 km]. Oazurtzako txabolak. Ibilbide motza egin nahi duenak hemendik behera egin dezake eta Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren puntu horiei jarraituz Zegamara jaitsi. Ibilbide luzea egitea nahi dutenak maratoiaren ibilbidea aurkako norantzan egiten jarraitu behar dute PR-GI-3009ren marka zuri-horiei jarraituz

[14,5 km] Bidegurutzea. PR-GI-135 Aizkorriko magala ibilbidearen marka zuri-horiak jarraituko ditugu Zegamara jaisteko

[19 km] Zegama. Zeharkaldiaren amaiera


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude