Orio – Zumaia haurren irteerako kronika eta argazkiak

Eguraldiarekin zorte bikaina izan genuen ikasturteko hirugarren txangoan ere. Goiz freskoa izan arren, eguzki-izpiek berehala epeldu zuten giroa. Orioko Oribazar hondartzatik abiatu ginen, hainbat gurasok lagundutako 53 haurren parte hartzearekin.

Guztira 13km-ko ibilbide erosoa burutu genuen, aparteko zailtasunik gabekoa, zati gehienetan pista garbietatik eta porlanezko bideetatik aritu baikinen. Ibilaldian zehar aukera izan genuen, besteak beste, Zarauzko kostaldeaz, Garate gaineko mahastiez eta Getariako xaguaren bista paregabeez gozatzeko. Beste behin, primerako eguna pasa genuen.

Hurrengo irteera izango da urtarrilaren 21ean: Leintz Gatzaga – Aitzorrotz – Eskoriatza

Hemen dituzue abenduan egindako eskola-haurren 3. irteeraren argazkiak.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude