Urtarrilak 13: Klasikoak: Bilbo – Ganekogorta – Laudio

[0 km] Bilbo. Larraskitu auzoan dagoen Iberdrolaren eraikinaren atzean hasiko gara, errepide bazterrean parke batera sartzen den bidetik.

[1 km] Pagasarrira igotzen den bidean gora egingo dugu

[2,3 km] Pista utzi eta mendi-bidetik egingo dugu gora

[3,3 km] Pagasarriko aterpea. Ezkerrera egiten badugu Pagasarri gainera heldu gaitezke (671 m.)

[4,5 km] Ganekogortarako igoeraren hasiera. Ganekogorta igo nahi ez duenak, hemen ezkerrera irteten den bidezidor bat hartu dezake eta mendi-aterpe baten ondotik “kontrabandisten bidea” deitutakotik, Ganekogortaren hegoaldeko lepora pasatu.

[7 km]. Ganekogorta (999 m.). Mendebaldera egingo dugu eta Arrabatxu eta Ganekogorta arteko lepoan behera egingo dugu hegoaldera.

[9 km] Nahi duenak Gazteluzar (717 m.) gailurra egin dezake

[10,8 km] Kamaraka (797 m.)

[11,5 km] Mugarriluze (735 m.)

[12 km] Nahi duenak Goikogane (702 m.) gailurra egin dezake

[15 km] Errepidearekin bat egin, Laudiorako azken kilometroa bertatik egiteko.

[16 km] Laudio. Zeharkaldiaren amaiera


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude