Kalamua Korrikalari taldearekin batera, maiatzaren 28an Udaberri trail izango dugu Eibarren. Guztiontzako ekintza da eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Hemen dituzue aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak.
Yearly Archives: 2023
OHARRA: Valdereojo Parke Naturalaren murriztapenak direla eta debekatuta dago Portillo de la Sierratik mendebaldera Recuencorantz joatea. [Km. 0] BU 5525 y BU-552 errepideen bidegurutzea. Hegoalderantz oinez hasiko gara eta BU-552 errepidea gurutzatuko dugu Fresno de Losara iristeko. [Km. 0,7] Fresno de Losa. Herria mendebalderantz zeharkatuko dugu eta azken etxeetan hegomendebalderantz […]
OHARRA: Barriga de Losa eta inguruko herrietan ez dago taberna edo bazkaltzeko aukerarik. Norberak bere janaria eramatea gomendatzen dugu. [0 Km] Urduña mendateko aparkalekua. Hemendik Txarlazo mendira doan pistari jarraituz, ipar-mendebalderantz irtengo gara. [4,6 Km] Txarlazo. Puntu horretara iritsita, amildegiarekiko paraleloan, mendebalderantz jarraituko dugu . [5,6 Km) Txolope gailurra. Amildageiaren […]
Maiatzaren 1eko zubirako hiru eguneko irteera prestatu dugu Iparraldera, Baigorrin alojamendua hartuta. Hauexek dira prestatu ditugun irteerak: Ibilbide alternatiboak ere prestatuko ditugu eguraldiaren arabera. Apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatzen da Baigorrin eta egun osoko ekitaldi sorta antolatuta dago, kontzertuak, dantzak, musika, … Egun horretarako prestatu dugun irteerak, arratsaldean egun horretako […]
Martxoaren 22an egindako “Mendiko App Erabilgarriak” hitzaldiaren bideoa webgune honetan jarri dugu. Hitzaldian azaldutako aplikazioak hauexek dira: App Izena Sailkapena Android iPhone Deskribapena OruxMaps GPS Bai Ez Ibilbideak jarraitu, waypointak, abisuak, mapa ezberdinak, ibilbideak grabatu eta partekatu Mapas de España / IGN GPS Bai Bai Ibilbideak jarraitu, waypointak, abisuak, mapa […]
Hemen duzue Aste Santurako prestatu dugun irteeraren berri: Irteera guztietarako ibilbide alternatibo errazagoak ere prestatu ditugu. Alojamentua “Cordal de Laciana” aterpetxean izango dugu, Caboalles de Abajo herrian (Villablino). Prezioa hauxe izango da: Oharra: derrigorrez federatuta egon behar da irteeran parte hartzeko. Prezioan alojamendua, egun bakoitzeko afaria eta aterpeko gosariak sartzen […]
[0 km] Betelu. Herriaren hasieran ekingo diogu ibilbideari GR-20 Aralarko Itzuliaren marka zuri-gorriei segika. [2,5 km] Bidegurutzea. Ibilbide alternatiboa egin nahi duenak, hemen eskumara egin behar du eta marka-zuri gorriei jarraitu lehenengo Azkaratera eta ondoren Gurdileko lepora iristeko. Intzako Dorrera joateko aurrera jarraitu behar da. [3,5 km] Gaintza. Herriaren goiko […]
[0 km] Leitza. Elgoien kalean zehar hasiko dugu ibilaldia, industria poligonora bidean. Dia supermerkatuaren ondoan txabola batzuetara doan bidean zehar egingo dugu gora. [2,1 km] Pagadi baten, bidezidorrak ezkerrera egingo du, baina gu eskuma aldetik joango gara bidezidor garbi gabe basoan zehar gorantz. Oharra: nahi duenak bidetik jarraitu dezake eta […]
Igandean 8:30tan Deporretik hasita Negutrailaren edizio berri bat izango dugu Mendi Jardunaldien barruan eta aurten Irene Sarrionandiarekin. Hemen duzue ibilbideari buruzko informazio gehigarria, animatu parte hartzera!