
Urtero egin ohi dugun bezala, eibartar guztioi urte berriari ongi etorria Urko gainetik emateko deialdia egiten diegu. Aurten, klubaren mendeurrena ospatzen dugula-eta, 100 lagun elkartu nahi ditugu puntan egin ohi dugun argazkian. Etorri gurekin!
Horretarako mendi irteera berezia antolatu dugu urtero bezala, hauek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera eta talde argazkia: 9:00tan Klub Deportiboaren egoitzan (Toribio Etxeberria, 16)
- Ibilbidea: Depor – Itzioko parkea – Arrajola – Aritxulueta – Elorretagana – Ameztiburu – Urko
- Talde argazkia Urko puntan: 10:30tan
Honetaz gain egun guztian zehar, eta beste hainbat ibilibide erabiliz ere inguratuko da jendea, esaterako:
- Amaña – Lindari – Elorreta – Urko
- Milaflores – Iturburu – Amazabalegi – “kateen bidea” – Urko
- Ixua – Urko
Utzi erantzuna