Haurren irteeraren kronika eta argazkiak: Lizarrusti – Sarastarri – Ataun

Ederto ibili ginen Aralar inguruetan. Paraje zoragarriak aurrez aurre eta eguraldi paregabea izan genuen. Irteera arrakastatsua izan zen. Guztira 56 haurrek osatutako taldeak 10 km-ko ibilbidea burutu zuen, Lizarrustiko parketxetik abiatu eta Ataungo Aia auzoan amaituta. Ibilaldian zehar Sarastarriko koba ikusgarria bisitatzeko aukera izan genuen, haurren gozamenerako.

Hurrengo irteera abenduaren 17an izango da, Oriotik Zumaiara.

Hemen dituzue irteerako argazki batzuk.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude