- Irteera: 8:00 (Ego Gain)
- Itzulera (ustezkoa): 17:00
- Ibilbide ofiziala:
- Luzera: 17 km
- Goraka metatutako desnibela: 1335 m. Beheraka metatutako desnibela: 1365 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (Txindoki igo gabe)
- Luzera
- Goraka metatutako desnibela; 875 m. Beheraka metatutako desnibela: 910 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Hasiera: Amezketa
- Helmuga: Zaldibia
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Amezketa. San Bartolome eliza ondoan hasiko dugu ibilaldia, herriaren goiko partean, GR-121aren marka zuri-gorriei segika.
[1,5 km] Aparkaleku baten ondoan pistara irtengo gara eta mendian gora egiten duen bidezidor bat ikusiko dugu PR-GI-2005en marka zuri-horiekin. Marka horiei jarraituko diegu Larrunarri/Txindokiko leporaino.
[4,7 km] Amezketa erreka gurutzatuko dugu eta leporainoko azken aldapari ekingo diogu.
[5,4 km] Larrunarri/Txindokiko lepoa. Nahi duenak gailurra egiteko aukera du,.
[6 km] Larrunarri/Txindoki (1342 m). Etorritako bidetik itzuliko gara leporaino.
[7,5 km] Zirigarate. Norantza-poste baten ondoan hegoalderantz hartuko dugu Ausa Gaztelu aurrean dugula bertako norantza hartuta (ez gurutzatu alanbre hesia). Ez jarraitu marka zuri eta horiak, Alotzako zelaietara eramango gaituzte-eta.
[10,2 km] Ausa Gaztelu (901 m.). Berriz ere Errekontako lepora itzuliko gara eta bertan PR GI 2004 Ausa Gaztelu Ibilbidearen marka zuri eta horiek segika hartuko dugu Zaldibirako bidea.
[14,2 km] Bidea utzi eta zuzen jarraituko dugu markei jarraituz
[14,6 km] Markak utzi eta zuzen jarraitu
[17 km] Zaldibia. Zeharkaldiaren bukaera
Utzi erantzuna