Azaroak 4: Gibixo mendilerroa: Gibilloarrate – Telleta – Cueva de los Santos – Izarra

Ibilaldiak hegotik iparrera zeharkatzen du Gibixo mendilerroa, Kuartango haraneko Gallarte herrixkatik abiatuz. Ibilbideak gorabehera gutxi dauka. 50 metro igoko gara Hirutasun Santuko baselizaraino nora oraindik ere urtero erromeria koloretsua biltzen den. Leku aski babestuan kokatzen da, izan ere 200 metro inguruko sarrera duen haitzulo baten gainean datza, bertatik baselizapetik igarotzen den errekasto bat abiatzen da zeina hainbat elezaharren aipagai baita. Ez dugu koba hura bisitatuko eta gorantz segituko dugu beste 50 metro. Gibixoko ordekara iritsiko gara non Coloricosko trikuharriak aurkitzen diren. Bertan begiztatuko dituguaita Joxe Migel Barandiaranek indusketak burutu zituen historiaurreko hilobiak. Bertatik gure norabidea aldatu egiten da apur bat ipar-hego ardatzetik zortziehun urteko zuhaitz tzarra, arte bat begiztatuko dugu, zeinak bere horretan bisita merezi duen.

Ekialdetik inguratuko dugu Telletarako igoerari ekiteko. (Mapen arabera, Labazar edo Arangatxa ere deitua). Gibixo mendilerroko punturik garaienean gaude (920 m.) nora ehun metroko desnibela gainditzea behar izan dugun. Telleta ordeka zabal bat da pagadiz inguratua non ez den erraza jakiten non kokatzen den garaierarik handiena. Aurrehistoriazaleek itzulinguruka ibil daitezke trikuharri eta tumulu bila nahiz eta ez diren aurkitzeko errazak. Jakina, Cotorricos bisitatu ondoren ez du agian merezi.

Pagadian zehar jaitsiko gara lur aski laueanGibixokootsozuloaren azken arrastoak aurkitu arte. Haran haietako bizilagunek uxaldiak egiten zituzten otsoen populazioa jaitsiaraziz mendizerrako etxabereak babestu ahal izateko, baina azken urteotan berragertu egin dira otsoak, zeinen ehiza ala ez eztabaida handia ekarri duen: desagertarazi abeltzainek, babestu kontserbazionistek.

Hormatzarrak eta otsozuloaren hobi izugarria bisitatu ondoren, hurbileko Fortuna izeneko urmaeletik igaroko gara, Los Santos deritzon kobazulora helduko garelarik: seguru aski Gibixo mendilerroan dauden haitzulo ugarietako ospetsuena. Kobazulorako sarreran pago batek estaltzen duen dolina txiki bat dago. Galeria bakar bat daukan 120 metro inguruko ibilbide bat du, zeinak formazio bitxiak dituen; tamalezzenbait bisitarik hondatu egin dituzte. Ez al zuten alajaina hobeto euren etxeetan geratzea! Ez du inolako zailtasunik eta familiak ere euren haurrekin bisitatu ohi dituzte.

Los Santostik gure zeharkaldian itzulinguru labur bat egin daiteke hurbil dugun Sostergako kobazuloa bisitatzeko. Beronek Los Santosen oso antzeko ezaugarriak ditu, eta, da, berau ere, aise eta lasai bisitatzeko modukoa. Ahoa txarak estaltzen du gehienbat, nahiz eta iraganean ez zatekeen horrela izango, hain zuzen abereak babesteko aterpea izan baitzen bere barnean orduko asken arrastoak ikusten baititugu, hain zuzen, ura jasoz abereentzako edana biltzen baitzuten.

Landan zehar ibiliaz eroso edo Los Santos kobazulora itzuliz, ipar ekialderantz jarraitzen duen bidera joko dugu mendilerroa ipar aldetik muga egiten duten ebakiduretara iritsiko gara, hau da Txobita edo Alto Somo deritzon gainera helduz (879 m.). Bertan harripila handi bat topatuko dugu bai eta egurrezko mahai batzuk kopaua egiteko aproposak.

Erlaitzan ekialderantz jarraituko dugu harana mendean hartzen duen gurutze batetik igaroz La Lobera edo Ganbaza gaina iristen dugula (841 m.) non antena bat eta egurrezko gurutze handi bat dauden. Handik beherantz abiatuko gara, pistatik edo bidezidor erdi galdu batean barrena Abezia herrira heltzen garelarik nondik Izarra herrira hurbilduko garen zeharkaldia amaitzen dugula.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude