- Irteera: Elgoibar
- Helmuga: Urretxu
- Irteera:
Larunbata 22:00 Ego Gain Autobus geltokiaLarunbata 22:30 Elgoibarko tren geltokia- Larunbata 22:30 Untzagako autobus geltokia (taxi geltokia), Lurraldebus autobusean joango gara Elgoibarrera
- Larunbata 23:00 Elgoibarko tren geltokia
- Itzulera:
Igandea 7:00 Urretxu (ustezko ordutegia)- Igandea 7:00 Urretxu: kotxeetan itzuliko gara (ustezko ordutegia)
- Ibilbidea:
- Elgoibar – Karakate – Irukurutzeta – Elosua – Gorla – Trekutz – Irimo – Urretxu
- Deskargatu tracka GPX formatuan
- Deskargatu tracka KML formatuan
- Distantzia: 26 km
- Goraka metatutako desnibela: 1340 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1055 m
- Oharrak:
- Ibilbidea gauez egingo da, beraz parte hartzaile guztiek kopetako argia, linterna edo bestelako argiztapen gailua eraman beharko dute
[0 KM] Ibilbidea Elgoibarko tren geltokiaren ondoko Scalextrixean hasiko dugu, bertan dauden GR-285 Mendibai ibilbidearen marka zuri eta gorriei segika
[1,5 KM] Zementozko pista utzi eta Karakaterako bidea hartuko dugu, beti marka zuri eta gorriei jarraituz.
[5,8 KM] Karakate, 742. Gaueko lehenengo gailurra.
[8,1 KM] Eskumatik jarraitu, Atxolin azpitik joan.
[9,8 KM] Eskumara egin eta garo edo iratze artean Kurutzebakarrara igo. Kurutzebakarra, 902 m.
[10,5 KM] Irukurutzeta, 898 m. Hemendik aurrera, Dolmenen Ibilbidearen marka zuri-horiak jarraituko ditugu.
[12 KM] Markei jarraitu ordez, bide zabaletik zehar jarraitu.
[13,4 KM] Ezkerrean dagoen pistatik zehar jarraitu.
[15,6 KM] Elosuko atsedenlekua. Iturria.
[17 KM] Gorlako atsedenlekua eta kantina. Elkartearen ondotik pasatzen den bidean zehar jarraitu.
[21 KM] Trekutz, Antzuola. Gaztelu Gain elkartea. Iturria. Hemendik aurrera bideak gora egiten du eta bidea estutu egiten da. Banakako lerroan joatea gomendatzen da..
[23 KM] Irimo, 900 m. Buzoia
[23,2 KM] Irimoko gurutzea, 855 m.
[24 KM] Bidezidorrak erabiliz, Irimotik zehar Urretxura jaitsi.
[26 KM] Areizaga Kalebarren plaza, ibilbidearen amaiera.
Utzi erantzuna