- Irteera: Pancorbo
- Helmuga: Miraveche
- Irteera ordua: 7:30 (Ego Gain)
- Itzulerako ordua (ustezkoa) 18:00
- Ibilbide ofiziala:
- Distantzia: 20 km
- Gorantz metatutako desnibela: 1230 m.
- Beherantz metatutako desnibela: 1025 m.
- Deskargatu ibilbidea GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
- Ibilbide alternatiboa
- Distantzia: 15 km
- Gorantz metatutako desnibela: 955 m.
- Beherantz metatutako desnibela: 795 m.
- Deskargatu ibilbidea GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
Pancorbotik abiatuko gara PR-BU-221 seinaleztapenari jarraiki San Engraziako Gotorlekura igo arte. Zaldainak, begiratoki eta beste hainbat egitura ditugu gotorlekua bisitatu ahal izateko egokituak eta CASTILLETE (1038 m.) mendirako igoera ahalbidetzeko nondik ikuspegi polita izango dugun Obarenes mendi serrarantz. Bertatik PRtik jarraituz, Moreteko haitzuloak bisitatuko ditugu.
PR-BU-221ren seinaleak segituko ditugu eta, behin 6. kilometroa igaro dugularik, pista utzi eta eskuinetik xenda bat hartuko dugu PRa uzten dugula. (Peña de la Liebre gaindu nahi ez bada, pistatik jarraituko dugu kilometro t-erdi bat inguru gero uzten dugula gure eskuinean)
Atea gurutzatu ondoren, gure eskuinean asfaltaturiko pista bat aurkitukodugu. Hari jarraituko diogu, metro batzutan alboratzen dugula, bi elur-adierazle zutoinen artean, ezkerretik bidezidor bat aukeratuko baitugu zeina PEÑA DE LA LIEBRE gainaren bila non komunikabideentzako hainbat antena baitaude. Xenda zapaldua dago baina ez oso ikusgarri.
Pistan zehar bidegurutze batera iritsiko gara artez segitzen dugula 500 metro inguru; pista gure eskuinetik uzten dugularik. Xenda garbiari segituko diogu, gure eskuinean alanbre-hesi bat erreferentziatzat hartzen dugula PEÑA DEL BUEYren erpin geodesikora heltzen garela; jarraian muinotik (puntu honetan ezker aldetik 1. Alternatibak Silenes herrira garamatza eta handik Miravechera), PICO DEL BUEY edo EKIALDEKO VERDINAren gailurra iristen dugula. Gainez gain goazela erlaitz errazean zehar CIMERO edo MENDEBALDEKO VERDINAra helduko gara. Oraingoan, arreta handiz, CANTOÑA deritzon tontorrerantz goaz mendebalderantz; ohar, erlaitza estua dela eta alde bietara amil handia duela. Behin gailurra iritsitakoan, erlaitzera itzuliko gara nondik ezker aldetik ateratzen den xendatik arretaz jaitsiz, muinoa erdietsiko dugun eta, zuzen jarraituz, jaistaldiko bidezidorra aurkituko dugun, eta, artez segituz, PICO DEL AGUILA tontorra izango dugu (1319 m.).
Jaistaldiko bidezidorra erosoa da, zeharka-meharka doa nekropolisa aurkitu arte, eta autrigoien aztarnak ikuskatu ondoren, pistari jarraituko diogu Miravechera iritsi arte.
Utzi erantzuna