Uztailaren 22tik 25erako zubian , Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartarekin batera, Arango Itzuliaren azken 4 etapak egingo ditugu, Bonaiguako portutik Vielhara, hain ezaguna den “Carros de Foc” ibilbidearen zati baten zehar, Aiguestortes eta San Mauriciko parke nazionalean zehar.
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Uztailak 22:
- Bonaiguako portua – Colomers aterpea
- 10 km, 825 m. Desnibela
- Alternatiba: 16 km, 1180 m Desnibel, Tuc de Ratera (2861 m.)
- Uztailak 23:
- Colomers aterpea – Restanca aterpea
- 10 km, 955 m. desnibela, Montardo (2833 m.)
- Uztailak 24:
- Restanca aterpea – Conangles aterpea
- 17 km. 1100 desnibela, Tuc dera Canau de Rius (2813 m.)
- alternatiba: 12 km, 600 m desnibel
- Uztailak 25:
- Conangles aterpea – Vielhako tuneleko iparraldeko sarrera
- 12 km, 1114 m. desnibela, (Tuc deth Port de Vielha, 2606 m.)
Irteeraren prezioa hauxe izango da:
- Bazkideak FEDME Txartelarekin: 235 €
- Bazkideak FEDME txartel gabe: 245 €
- Ez-bazkideak FEDME txartelarekin: 255 €
- Ez-bazkideak FEDME txartel gabe: 265 €
Prezioan autobusa, aterpeetako 3 gauak, gosariak eta afariak sartzen dira.
Ohar garrantzitsuak:
- Irteera zeharkaldi eran da, aterpeetan 2 gau eta 3 egunetarako beharrezkoa gainean eraman behar da
- Gailurrak bide beretik igo eta jeisten direnez, hautazkoak dira.
- Izara-zakua eraman behar da aterperako
- Conangleseko aterpean autobusa izango dugu astelehen arratsaldean eta astearte goizean behar ditugun gauzak jaso eta uzteko. Hau da, azken eguneko ibilbidea egiteko nahikoa izango da eguneko gauzak eramatea.
- Izena ematean 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan. Kontu zenbakia: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
- Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da Espainiako estaldurarekin federatuta egotea.
- Irteera bakoitzeko trackak hemen lor ditzakezu
Utzi erantzuna