- Irteera: Opakua
- Helmuga: Durruma
- Distantzia: 19.8 km
- Goraka metatutako desnibela: 720 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 780 m.
- Irteera ordua: 8:00 (Ego Gain)
- Itzulera ordua (ustezkoa): 18:00
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu bideorria eta mapa
Opakuako herritik irtengo gara, autobus geltokitik, hain zuzen. 200 metrotara, Opakua mendatearen norabidean herriko azken etxetik eta, eskuin aldetik,abiatzen den bidezidorrean barrena joko dugu.
1700 metro ibili ondoren, ezker aldetik zedarri bat aurkituko dugu non bidezidorra hartuko dugun zirkulu gorri batek dituen markei jarraituz. Aurrerago alanbre-hesi bat zeharkatuko dugu. Artzantzaren GR282an gaude; berari jarraituko diogu ezkerretik. Opakuako artzainbidera iristean Opakuako mendateak daukan ataka gurutzatu eta begiratokira doan zidorrari lotuko gatzaizkio.
Pagaditik irten eta lautada zeharkatuko dugu Munaingo geodesikoaren norabidean. Munaingo muinoan Zadorraren iturburuaren gainetik goaz, erlaitzari jarraiki GR282 (artzainbidea). Peña Roja edo Txumartegiko buzoira iritsiko gara.
Bikuñako mendatea utzi eta eskuinerantz desbideratuko gara Arnoko laberintoa ikusteko eta Zalanportilloko arkua begiztatuz.
Bikuñako mendatea utzi eta Baio mendirantzako igoerari ekingo diogu bago-ilara bati segituz. Mirugain gainetik igaro ondoren, Atauko menhirrerantz jaitsiko gara, Legaireko errekastorantz eta alanbre-hesia gure eskuinean laga ondoren landan zehar jarraituko dugu lur basoberritu batean barrena Mendiluzeraino.
Legaireko zelaietarantz jaitsiz, Mendiluzeko harrespilera helduko gara, beste menhir interesgarri bat ere begiztatzen aukera dugularik, Akarte izenekoa, hain zuzen.
Erlaitzera itzuliko gara eta, horrela, Surbe mendiaren gandorrera iritsi eta aldaz behera hasiko gara Atauko muinotik jaitsiz bidezidorrak markatzen dizkigun zedarriei jarraitzen diegula.
San Romanera helduko gara, eta, bertan, industrialdean dagoen Ventorro jatetxera joko dugu
