Eibarko Itzulia 2023

Bi urtean behin egiten dugun bezala, aurten ere Eibarko Itzulia egingo dugu ekainaren 3an


Irteera 7:00tan Eibarko Klub Deportiboan.

Itzulia doan da, baina anoa postuak antolatzeko izena ematea eskertuko dugu. Horretarako formulario hau erabili dezakezue: https://labur.eus/eibarkoitzulia

Kamisetak Eibarko Klub Deportiboan egongo dira salgai.

Irteera neutralizatua egingo dugu korrikalarientzat izan ezik eta partehartzaile guztiak horretarako jarriko den zintaren atzetik joan beharko dira Olarreagaraino.

Bi anoa postu egongo dira: bata Goimendi auzoko Gure Basetxea txabolan eta bestea Arrateko Santutegian

Klubeko taberna irekita egongo da eguerditik aurrera, itzulia egin ostean zerbait hartu nahi duten guztientzat.

Ibilbidearen erdia bakarrik egin nahi duenak, Azitain auzoan amaitu dezake ibilbidea.

Ibilbidea puntu horiekin, zintarekin eta seinaleekin markatuta dago herrigunean izan ezik. Ohiko ibilbidean aldaketa txiki batzuk egin ditugu, adi mesedez seinaleztapenari. Hemen dituzue ibilbidearen inguruko ohar batzuk

  • Irteera Ardantzako babes ofizialeko etxeetatik zehar, trenbide gaineko pasealekutik egingo da Berdintasunaren pasealekutik Olarreagaraino.
  • Egoarbitzarako igoera 2019ko tokitik hasiko dugu, “Verter”era doan bidetik gora.
  • Egoarbitzatik Karabieta gainerako azken zatia mendiz egingo da eta ez errepidez.
  • Azkonabitzarako igoera, pista ondoan dagoen bidezidorretik zehar egingo dugu.
  • Azkonabitzatik jaisten hasi eta berehala ezkerretan basoan zehar doan bidetik joango da bidea.
  • Azkonabitzatik Galdaramiñora Asurtzamendi igota egingo da bidea.
  • Galdaramiñoko buzoiraino igo eta beherantz beste aldera jarraitu Unbe alderantz jaitsiz. Ondoren bideak eskumara egingo du basoan zehar Asurtzarantz joateko. Asurtzara ez gara bertako baserrietan zehar joango, mendi bidea erabiliz baizik.
  • Azitainera jaisteko, Gipuzkoako Uraken txabola ondotik joango gara.
  • Azitaindik Arrateko pausoen bidera joateko, La Salle ikastetxera eta Azitain industrialdera joateko errepide gaineko pasabidetik egingo da.
  • Kalamuatik beherako jaitsiera Parlamentutik zehar egingo da.
  • Usartzatik Ixura ez gara errepidez joango, atzetik doan bidetik baino.
  • Urkotik azken jaitsiera Elorretatik zehar Lindariraino egingo da eta handik Amañako eskoletara.

Klubean ingurugiroarekiko errespetua landu nahi dugu eta horregatik aurten erabilera bakarreko ontziak erabiltzea ekidin nahi dugu ahal dugun neurrian. Beraz, norberak edarientzat bere ontzia eramatea gomendatzen dugu.

Deskargatu ibilbidea GPX formatuan


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude