- Irteera: Fresno de Losa
- Helmuga: Lalastra
- Distantzia: 17 km
- Goraka metatutako desnibela: 665 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 465 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
OHARRA: Valdereojo Parke Naturalaren murriztapenak direla eta debekatuta dago Portillo de la Sierratik mendebaldera Recuencorantz joatea.
[Km. 0] BU 5525 y BU-552 errepideen bidegurutzea. Hegoalderantz oinez hasiko gara eta BU-552 errepidea gurutzatuko dugu Fresno de Losara iristeko.
[Km. 0,7] Fresno de Losa. Herria mendebalderantz zeharkatuko dugu eta azken etxeetan hegomendebalderantz doan bide bat hartuko dugu.
[Km. 5,7] Quintanilla. Herria hegoalderantz zeharkatuko dugu
[Km. 6,9] Errepidea utzi eta eskumara egingo dugu, ibaia gurutzatu eta berehala ezkerrera egingo dugu
[Km. 7,6] Bóveda. Errepidea gurutzatu eta hegoalderantz jarraituko dugu
[Km. 9,1] Barranco del Cotillo. Eskumatik jarraituko dugu eta Portillo de la Sierrako igoerari ekingo diogu.
[Km. 12,4] Portillo de la Sierra. Puntu honetatik, gure ezkerretik Arrayuelasera igoko gara (3 km joan eta etorri).
[Km. 17,0] Lalastra. Zeharkaldiaren amaiera.
Utzi erantzuna