Apirilak 22: GR 282 – Artzaintza Naturbidea: Orduñako portua – Solaiera – Barriga de Losa

OHARRA: Barriga de Losa eta inguruko herrietan ez dago taberna edo bazkaltzeko aukerarik. Norberak bere janaria eramatea gomendatzen dugu.

[0 Km] Urduña mendateko aparkalekua. Hemendik Txarlazo mendira doan pistari jarraituz, ipar-mendebalderantz irtengo gara.

[4,6 Km] Txarlazo. Puntu horretara iritsita, amildegiarekiko paraleloan, mendebalderantz jarraituko dugu .

[5,6 Km) Txolope gailurra. Amildageiaren erreferentzia gure eskuinean utzi gabe, Solaiera, Artezabal eta Belarbide tontorretatik igaroko gara. Azken hori igarota, malkar tartea alde batera utziko dugu mendebalderantz jarraitzeko.

[13,6 Km] Puntu honetan markak La Cobata-ko bordetarantz doaz, baina ezkerreko bidea har dezakegu, 1,5 km. moztuz lehenago iristeko.

[20,2 Km] Barriga de Losa-ko haritza. Puntu honetan, eskuinean, 6 m. inguruko perimetroa duen zuhaitz berezi hau aurkituko dugu.

[22,2Km] Barriga de Losa. Etapa amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude