Maiatzaren 1eko zubia: Iparraldeko irteera Baigorrira

Maiatzaren 1eko zubirako hiru eguneko irteera prestatu dugu Iparraldera, Baigorrin alojamendua hartuta.

Hauexek dira prestatu ditugun irteerak:

  • Apirilak 29: Bagargiak – Artanolatza – Okabe – Bagargiak
  • Apirilak 30: Zaro – Gatarre – Zaro
  • Maiatzak 1: Aldude – Alba – Elizondo

Ibilbide alternatiboak ere prestatuko ditugu eguraldiaren arabera.

Apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatzen da Baigorrin eta egun osoko ekitaldi sorta antolatuta dago, kontzertuak, dantzak, musika, … Egun horretarako prestatu dugun irteerak, arratsaldean egun horretako ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du. Hemen duzue programa osoa.

Alojamentua Baigorrin egingo dugu Domaine Oronozia aterpean.

Prezioa hauxe izango da:

  • Bazkideak: 185 €
  • Ez-bazkideak: 205 €

Prezioan alojamendua, egun bakoitzeko afaria eta aterpeko gosariak sartzen dira.

Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da:

Laboral Kutxa: ES85 3035 0078 8407 8000 5897

Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.

Irteera orduak hauexek izango dira:

  • 6:00 Eibar, Ego Gain geltokia
  • 6:05 Eibar, Bidebarrieta 66ko geltokia
  • 6:15 Elgoibar, “King Kong”eko geltokia

Interesatuta bazaude idatzi edo deituguzu izena emateko epea Apirilaren 21ean amaituko da aterpean tokia erreserbatu behar dugulako.

Irteera bakoitzeko GPX fitxategiak eta mapak hemen lortu ditzakezu

1 Eguna: Bagargiak – Artanolatza – Okabe – Bagargiak

2 Eguna: Zaro – Gatarre – Handiaga – Zaro

3 Eguna: Aldude – Alba – Elizondo

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude