- Irteera: Betelu
- Helmuga: Amezketa
- Ibilbide ofiziala:
- Distantzia: 18,3 km
- Goraka metatutako desnibela: 1255 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 1280 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Deskargatu azalpen orria eta mapa
- Ibilbide alternatiboa (GR-20 jarraituz)
- Distantzia: 14,3 km
- Goraka metatutako desnibela: 770 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 800 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Deskargatu mapa
- 2. Ibilbide alternatiboa (Malloetako zeharkaldia)
- Distantzia: 18,4 km
- Goraka metatutako desnibela: 1485 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1515 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Deskargatu mapa
- Irteera-ordua: 7:30 Ego Gain
- Itzulera-ordua (ustezkoa): 17:30
[0 km] Betelu. Herriaren hasieran ekingo diogu ibilbideari GR-20 Aralarko Itzuliaren marka zuri-gorriei segika.
[2,5 km] Bidegurutzea. Ibilbide alternatiboa egin nahi duenak, hemen eskumara egin behar du eta marka-zuri gorriei jarraitu lehenengo Azkaratera eta ondoren Gurdileko lepora iristeko. Intzako Dorrera joateko aurrera jarraitu behar da.
[3,5 km] Gaintza. Herriaren goiko aldean pistatik zehar jarraitu.
[6,3 km] Zelai honetatik Araitz bailara guztirako ikuspegi zoragarria izango dugu. Basoan sartu behar dugu hemen.
[7,1 km] Aldapa gogorraren ostean Aldaon eta Intzako Dorrearen arteko lepoan irtengo dugu. 500 metroko distantzia eta 100 metroko desnibela gelditzen dira tontorrera.
[7,6 km] Intzako Dorrea edo Sollazbizkargaina (1430 m.). Lehen “Hirumugarrieta” izena zuen gailur honek (orain toponimo hori inguruan dagoen beste toki batentzat erabiltzen da, ikusi mendikat.net). Aralarko punturik altuena da. Ikusgarriak dira Araiz bailara, Nafarroako Aralar, Artxueta, Igaratza, Ganbo edo Larrunarrirako bistak. Hegomendebalderantz eginez jarraituko diogu jendeak erabiltzen duen bidezidorrari Igaratzarantz joanez.
[9,7 km] Igaratzako orientazio mahaia. GR-121arekin bat egingo dugu hemen eta iparraldera egingo dugu uneoro marka zuri-gorriak jarraituz Amezketara iritsi arte.
[18,3 km] Amezketa. San Bartolome elizaren ondoan amaituko dugu ibilaldia
Utzi erantzuna