- Irteera: Leitza
- Helmuga: Betelu
- Ibilbide ofiziala:
- Distantzia: 17,6 km
- Goraka metatutako desnibela: 1005 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 1245 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Deskargatu azalpen orria eta mapa
- Ibilbide alternatiboa
- Distantzia: 13,4 km
- Goraka metatutako desnibela: 670 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 910 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Deskargatu mapa
- Irteera-ordua: 7:30 Ego Gain
- Itzulera-ordua (ustezkoa): 17:00
[0 km] Leitza. Elgoien kalean zehar hasiko dugu ibilaldia, industria poligonora bidean. Dia supermerkatuaren ondoan txabola batzuetara doan bidean zehar egingo dugu gora.
[2,1 km] Pagadi baten, bidezidorrak ezkerrera egingo du, baina gu eskuma aldetik joango gara bidezidor garbi gabe basoan zehar gorantz. Oharra: nahi duenak bidetik jarraitu dezake eta aurrerago bidearekin bat egin.
[2,5 km] Lepoan gaude. Eskuma aldean Okabio gailurra dugu. Bertara igo eta lepora jaitsiko gara berriz. Ondoren hegoaldera egingo dugu Axuste gailurrera igotzeko.
[3,3 km] Axuste gailurra egin ostean, alanbre hesia gurutzatu egingo dugu eta haren ondotik ahalik eta bide erosoena topatuz lepora jaitsiko gara bertan berriz ere hesia gurutzatuz.
[4,8 km] Guratz (956 m.) Gailurretik hego-mendebalderantz egingo dugu, Gorriti herrirako bidea hartuz. Bidean Añalde gailurra egingo dugu.
[8 km] A-15 autobide azpiko tunela gurutzatuko dugu Malkorraundira igotzen hasteko. Oharra: igo nahi ez duenak, Gorritin zehar jarraitu dezake, eta aurrerago bidearekin bat egin.
[8,8 km] Malkorraundi (850 m.) Santa Barbara ermita dagoen tokian Gorritiko gaztelua zegoen. Hegoalderantz mendi-lepora jaitsiko gara.
[9,5 km] Lepoa. Lepotik, ibilbide zirkularra eginez Elosta (926 m.) gailurra egiteko aukera izango dugu, jaisten gaudela Aralarko Malloetarako ikuspegia izango dugu. Berriz ere lehengo lepora itzuliko gara. Oharra: gailur hau egitea hautazkoa da.
[14,8 km] Bilatu behera egiten duen bidezidorra.
[16 km] Arribe. Betelurantz lehenengo errepide ondoko espaloitik egingo dugu eta ondoren eskumara egingo dugu mendi bide batetik Betelurako azken zatia egiteko.
[17,6 km] Betelu. Zeharkaldiaren amaiera.
Utzi erantzuna