Martxoak 2: Alex Txikon Coliseoan Mendi Jardunaldiei hasiera emateko

Martxoarekin batera Mendi Jardunaldiak antolatu ditugu aurten ere.

Jardunaldiekin hasteko emanaldi interesgarri bat eskainiko digu Alex Txikon alpinistak “Arimaren Mendia” izenburupean Coliseoan. Manaslu mendia neguan igo berritan, bere lehenengoetako hitzaldia izango da Alex Txikonena. Sarrera doakoa izango da baina gonbidapenak Coliseoko txarteldegian edo Kutxabanken (kasu honetan komisioa ordainduta) hartu behar dira. Emanaldia martxoaren 2an 19:00tan izango da.

Urtero bezala Bilbao Mendi Film jaialdiko pelikulen emanaldiak ere izango ditugu, kasu honetan martxoaren 14 eta 15ean izango dira Coliseoan eta sarrerek 5 €ko prezioa izango dute.

Kalamua Korrikalari Taldearekin batera Negu Trail topaketa eta solasaldia ere izango ditugu martxoaren 5ean igandean goizeko 8:00tan irtenda. Aurten Irene Sarrionandia korrikalari beteranoarekin Eibar inguruko mendietan korrika ibiltzeko aukera izango dugu. Hemen duzue egun honetarako prestatutako egitaraua.

Martxoaren 9an Portaleako Areto nagusian Igone Mariezkurrenak “Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletan” izeneko emanaldia eskainiko digu, herrialde horri buruzko sekretuak ezagutarazteko.

Azkenik martxoaren 22an “Mendiko App Erabilgarriak” izenburupean taller erako hitzaldia izango dugu Deportiboan. Guztiok poltsikoan daramagun eskuko telefonoan erabili ditzakegun app interesgarriei buruzkoa.

Animatu izena eman eta parte hartzera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude