Otsailak 11: Herri Txikiak 3: Zubieta – Irakurri – Leitza

[0 km] Zubieta. Errepide bazterrean hasiko dugu ibilbidea, Leitzara doan norantza hartu eta berehala gure eskuman gora doan harrizko galtzada baten gora.

[1 km] Pista baten zehar 100 metro egin ostean hemen pista utzi egingo dugu eta mendi bidean gora egingo dugu. Adi hemendik aurrera gailurreraino aldapa gogorrak izango ditugu.

[2,9 km] Lizartzeta (849 m). Bailara guztirako ikuspegi paregabea dugu bertatik, baita aurreko etapako mendietara ere: Mendaur, Mendieder, Ekaitza, … Hegoalderantz joko dugu, aurrean ikusten dugun mendilerroan zehar.

[4,1 km] Artxinga (846 m.). Bideari jarraituko diogu.

[5,3 km]. Aldapa gogorra igo ostean Lexarburu (916 m.) gailurrean gaude. Hemendik aurrera alanbre hesiaren ondotik jarraituko dugu, berau gurutzatu gabe.

[8,7 km] Soingo Gaina (1037 m.). Antenak. Hemendik Irakurrirako bidea garbi-garbi ikusten da.

[9,2 km] Arriurdineta (1059 m.)

[11,4 km] Irakurri (1142 m.) Orain gure mendebaldera ikusten dugun putzu bateraino joan behar gara, eta handik marka urdin eta zuriei jarraitu Leitza eta Zubieta lotzen dituen errepidera heldu arte.

[13,1 km] Markei jarraitu diezaiekegu edo bestela zelaian zehar zuzen behera egin txabolaraino.

[14,7 km] Errepidetik datorren pista utzi eta eskuman bidezidor bat ikusiko dugu, bertatik jarraituko dugu.

[18,7 km] Pista utzi eta errekara jaisten den bidezidorra hartuko dugu, berehala Leitzarango trenaren tunelean sartuko gara eta bertatik zuzen joango gara Leitzaraino.

[19,7 km] Hirugarren tuneletik irten eta berehala ezkerrean txabola baten ondotik irteten den bideak Leitzako kaleetara eramango gaitu


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude