Urtarrilak 28: Herri Txikiak 2: Arantza – Mendieder – Ekaitza – Loitzate – Zubieta

[0 km] Arantza. Herriaren goiko aldean GRaren marka zuri gorriei jarraituz ekingo diogu bideari.

[4,1 km] Mairubaratzeta. Gailurraren ondoan GRa utzi eta mendi-ertzetik jarraituko dugu Mendieder gailurreraino. Mendaur igo nahi duenarentzat, GRari jarraituz Mendaurren oinera heltzeko eta ondoren bidera itzultzeko aukera izango du.

[5,2 km] Mendieder (1071 m). Gure aurrean Mendaur izango dugu. Mendiederretik aurrera ertzeko bide zabaletaik joango gara hego mendebalderantz.

[7,7 km] Ekaitza (1046 m). Mendilerroari jarraituko diogu ipar-mendebalderantz. [Alternatiba]: Ekaitzako lepora itzuliz gero Zubietara zuzenean jaisteko aukera dago

[10,6 km] Loitzate (1048 m). Etorritako bidetik lepora itzuliko gara eta ondoren hegoalderantz egingo dugu.

[14,2 km] Bidea utzi eta ezkerrera egingo dugu Lizartzetara joateko.

[14,6 km] Lizartzeta. Zelaian zehar hego-ekialderantz jaitsiko gara.

[16,5 km] Pistarekin bat egin. 200 metro egingo ditugu pistatik eta ondoren berriz ere bidezidorra hartuko dugu Zubietara iristeko.

[17,7 km] Zubieta. Ibilbidearen amaiera


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude