Oharra FEDME txartela eskatu dutenentzat

Federatzerako garaian FEDME txartela eskatu dutenek kontuan izan behar dute aurten federatu txartela hartzerakoan ez dutela plastikozko txartel fisikoa jasoko. Horren horrez FEDMEren “Paso a paso” izeneko telefonoko aplikazioa erabili beharko dute txartelaren kopia digitala lortzeko.

Behin aplikazioa instalatuta, zuen datuak sartu beharko dituzue bertan (NAN, jaiotze-data eta posta elektronikoa) eta konfirmazio pauso bat egin ostean txartela PDF formatuan lortzeko aukera izango duzue. Ondoren, nahi baduzue, PDF hori inprimatuta eraman dezakezue.

Gai honen inguruko zalantza edo galderarik baduzue, bidali mezu bat klubera edo etorri gure ohiko ordutegian eta galdetu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude