Izen-ematea ikastetxean egin behar da Hemen duzue Haurren Mendi Irteerei buruzko informazio osatua: ordutegia, nori zuzenduta dagoen, zer eraman behar den, nola apuntatu, …
Yearly Archives: 2023
Ederto ibili ginen Aralar inguruetan. Paraje zoragarriak aurrez aurre eta eguraldi paregabea izan genuen. Irteera arrakastatsua izan zen. Guztira 56 haurrek osatutako taldeak 10 km-ko ibilbidea burutu zuen, Lizarrustiko parketxetik abiatu eta Ataungo Aia auzoan amaituta. Ibilaldian zehar Sarastarriko koba ikusgarria bisitatzeko aukera izan genuen, haurren gozamenerako. Hurrengo irteera abenduaren […]
Abenduaren 12an hasiko dugu 2024ko federatu txartela tramitatzeko kanpaina. Aurten ere egunero egin dezakezu tramitea klubean. Informazio guztia horretarako sortu dugun orrialdean duzu.
Izen-ematea ikastetxean egin behar da Hemen duzue Haurren Mendi Irteerei buruzko informazio osatua: ordutegia, nori zuzenduta dagoen, zer eraman behar den, nola apuntatu, …
[0 km] Amezketa. San Bartolome eliza ondoan hasiko dugu ibilaldia, herriaren goiko partean, GR-121aren marka zuri-gorriei segika. [1,5 km] Aparkaleku baten ondoan pistara irtengo gara eta mendian gora egiten duen bidezidor bat ikusiko dugu PR-GI-2005en marka zuri-horiekin. Marka horiei jarraituko diegu Larrunarri/Txindokiko leporaino. [4,7 km] Amezketa erreka gurutzatuko dugu eta […]
Ibilaldiak hegotik iparrera zeharkatzen du Gibixo mendilerroa, Kuartango haraneko Gallarte herrixkatik abiatuz. Ibilbideak gorabehera gutxi dauka. 50 metro igoko gara Hirutasun Santuko baselizaraino nora oraindik ere urtero erromeria koloretsua biltzen den. Leku aski babestuan kokatzen da, izan ere 200 metro inguruko sarrera duen haitzulo baten gainean datza, bertatik baselizapetik igarotzen […]
Datorren asteburuan Jardunaldi Mikologikoak antolatuko ditugu Aranzadi Zientzia Elkartea eta Eibarko Udalarekin elkarlanean. Hauxe da aurten prestatu dugun egitaraua: Urriak 28, larunbata Urriak 29, igandea Urriak 30, astelehena
Urriaren 15ean antolatu zen Gipuzkoako haurren Finalistaren Egunean, Eibarko ikastetxeetako 41 haurrek hartu zuten parte, haurren mendi irteeren egitarauen barruan, Eibarko ikastetxeekin eta Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera antolatutako ekintza honetan. Informazio gehigarria Diario Vasco, Goierri Irrati Telebista eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren webgunean duzue. Eskerrik asko antolatzaileei hain ondo tratatzeagatik eta […]
Oteorantz doan errepidetik ekingo dio zeharkaldiari; ezkerrerantz jarraituko dugu, errepidea utziz, gure bizkar Kanpetzu lagatzen dugula. Laster, eskuinerantz hartuko dugu lurrrezko pista batean zehar Pierolako konbentura iristen garela, zeina hondatutabaitatza. Konbentua atzetik inguratu eta pistan zehar goaz garaiera hartuz emeki-emeki; bidezidorrak arte, pago eta gurbitzak ditu. Halako batean, lehen gailurra […]
Bilera bat antolatu dugu 2023ko mendi irteeren egutegia prestatzeko. Irteeraren bat antolatzeko asmoa izanez gero, etorri zaitezte, mesedez, zure proposamenarekin bilerara.
Izen-ematea ikastetxean egin behar da Hemen duzue Haurren Mendi Irteerei buruzko informazio osatua: ordutegia, nori zuzenduta dagoen, zer eraman behar den, nola apuntatu, …