Abenduak 17: Deba Bailararen Itzulia 11: Aittola – Lizarreta – Deba. Eta bazkaria!

[Km 0] Aittolako parkinga. Aittola Gurutzera igotzen hasiko dugu ibilbidea eta ondoren iparralderantz jaitsiko gara. Lepora iristean, errepidea gure ezkerrean utziko dugu eta berari paraleloan jarraituko dugu Arrate leporaino.

[Km 2,8] Arrate lepoa. Hemendik Itziar eta Endoia arteko errepidera jaisten hasiko garaDesde este punto iniciamos el descenso hacia la carretera que une Itziar con Endoia.

[Km 4,5] GI-3293 errepidea. Itziarrerantzko norantzan errepidetik jarraituko dugu 3 kilometro inguruan eta Txoposta baserrira doan pistara joateko bidegurutzean ezkerrera egingo dugu Lizarretara igotzeko

[Km 9.8] Lizarreta. Iparmendebalderantz jarraituko dugu Abril mendia igotzeko. Hemendik iparralderantz joko dugu Debarantz jaisteko. Pagatza baserri ondotik pasatuko gara eta industrialdea eta Itziar gure eskuman utzita Itziartik datorren eta Debaraino doan pistarekin egingo dugu bat.

[Km 16,6] Deba. Ibilbidearen amaiera

Bazkariaren informazioa:

  • Autobusak 14:00tan hartuko gaitu Deban
  • Tokia: Urberu Sagardotegia
  • Prezioa (autobusa + bazkaria): 45 €
  • Menua:
    • Urdaiazpikoa
    • Bakailao tortila
    • Legatz kokotea
    • Txuleta
    • Tarta
    • Ardoa, sagardoa
    • Kafea
    • Ogia
  • Irteerarako eta bazkarirako izenematea azaroaren 24an irekiko dugu eta abenduaren 8a baino lehen eman beharko da izena.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.