
Urtero bezala eta Klubeko espeleologia batzordearekin batera, koba bat bisitatzeko aukera izango dugu irteera honetan. Irteera Sobronen abiatuko dugu eta Peña Mazora joango gara lehendabizi. Han koba bisitatzeko aukera izango dugu. Ondoren Canto Pero gailurra igoko dugu berriz ere Sobronera jaitsi aurretik.
Kobarako bisita hautazkoa da eta bertara joan nahi duenak kopetako argia edo linterna bat eramatea gomendatzen dugu.
Hona hemen ibilbidearen tracka eta xehetasunak:
- Irteera: Sobron
- Helmuga: Sobron
- Distantzia: 12 km
- Goraka metatutako desnibela: 1265 m. Beheraka metatutako desnibela: 1265 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 17:00 (ustezkoa)