Datorren urriaren 29tik azaroaren 1era, lau eguneko irteera antolatu dugu Guara Mendilerrora Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera.
Egitea aurreikusi ditugun irteerak hauexek dira:
- Peña Canciás (1928 m.)
- Ermita de Santa Marina (1500 m.) – Peña Surta (1348 m.)
- Cabezo de Guara (1871 m.) – Tozal de Cubilás (1938 m.)
- Peña de l’Aman (1121 m.)
Alojamendua Colungon izango dugu. Prezioa honakoa izango da:
- Bazkideak: 240 €
- Ez-Bazkideak: 260 €
Prezioaren barne sartzen dira, autobusean bidaia, egun bakoitzeko gosari eta afariak eta alojamendua. Egun bakoitzerako bazkaria edo jatekoa norberaren kontu izango da.
Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da:
ES85 3035 0078 8407 8000 5897
Izen-ematea datorren asteartean, urriaren 11an irekiko dugu.
Animatu parte hartzera!
Utzi erantzuna