Irailak 24: Deba Bailararen Itzulia 8: Arantzazu – Urbia – Enaitz – Brinkola

[0 km] Arantzazu. Amildegiaren hondora garamatzaten eskaileretatik jaitsiko gara. Eta hemendik Urkilla mendilerroaren gailurra bilatuko dugu, Deba ibaia arroaren banalerroa egiten duena.

[4,1 km] Urkilla mendilerroko ganga. Ezkerrera hartu eta Ekialderantz jarraitu. Urbiara iritsi aurretik, Larrangoiti, Atxuintxa, Trango, Zurkuntz eta Napar Basotik igaroko gara.
[9,8 km] Ttonttor txabola. Urbiaren hondora jaitsi beharrean, Elorrolako lepora doan bidezidor garaiari jarraituko diogu.
[11,3 km] Elorrola. Hemen eskuinera egin eta Enaitzerako igoerari ekingo diogu. Gailurretik jarraitu eta lepora iristean eskuinera, iparraldera, biratu eta Biozkornako lepora iritsiko gara.

[14,4 km] Biozkornako lepoa. Hortik, GR 120ren markei jarraituko diegu, lehenik Barrendiolako presara eramango gaituztenak, eta gero, errepidez, Brinkolara.
[20,9 km] Zeharkaldiaren amaiera. Brinkola.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude